Israelen banaketa administratiboa

Israelgo barrutiak.

Israelen banaketa administratiboa nagusiki 6 barrutiz osatua dago (hebreeraz mehozot, sing. mahoz), eta 15 azpibarrutiz (hebreeraz nafot, sing. nafa). Azpibarruti bakoitza eskualde naturaletan banatzen da, 50 guztira.

Israelen kasua oso berezia da, honek indarkeriaz hainbat lurralderen anexioa egin eta kolonoekin okupatu zituelako. Bereganatutako lurraldeen artean Siriako Golango Gainak eta Palestinako hainbat lurralde daude. Izan ere, Israelek beretzat jotzen ditu nahiz eta NBEk lurralde horiek ez dituen Israelgotzat ezagutzen.

Golan Azpibarrutia, lau eskualde natural dituena, kopuru horren barne dago nahiz eta Nazio Batuen Erakundeak ez duen Israelgo eskualdetzat ezagutzen. Jerusalem Barrutiak Ekialdeko Jerusalem hartzen du bere baitan. Israelek Ekialdeko Jerusalem anexatu izanak liskarrak eragiten ditu. Hala ere, Judea eta Samaria Eremua ez da kontuan hartu Israelek ez dituelako bere eskumen guztiak hor ezarri.

Barrutia Hiriburua Azalera Biztanleria
Erdialdeko barrutia Ramla 1.293 km² 1.613.700 (2005)
Haifa barrutia Haifa 864 km² 858.000 (2007)
Hegoaldeko barrutia Beersheva 14.231 km² 1.002.400 (2005)
Iparraldeko barrutia Nazaret 3.484(*) km² 1.216.800 (2007)
Jerusalem barrutia Jerusalem 652 km² 851.400 (2006)
Judea eta Samaria Eremua Ariel ? km² 280.000 (2005)
Tel Aviv barrutia Tel Aviv-Yafo 176 km² 1.221.600 (2008)

(*)3.484 km² Golango Gainak kontuan hartu gabe, bestela 4.478 km².


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne